Musikeneko karrera amaierako txistu kontzertua, Sagastibeltzak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 13a, 02:00

Maite Sagastibeltza galdakoztarrak datorren hilean bukatuko ditu Goi Mailako txistu ikasketak, Musikenen. Horren harira, ikasketa amaierako proiekturako kontzertu berezi bat prestatu du, eta gaur Hernanin joko du, 19:30etan Milagrosan, estreinekoz eta debalde.

Akordeoi, marinba eta perkusioa lagun
Gaurkoan ez da bakarrik ariko, Sagastibeltza; txistulari gehiagoz gain, lagun izango ditu, baita ere, akordeoia, perkusioa eta marinba. Aitor Amilibia irakasleak ere parte hartuko du, eta mota guztietako doinuak joko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!