Danborrada hotsekin gaur, txupinazoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 13a, 02:00

Urteko aurreneko jaiak dira Etxeberriko Mendekosteak Her­nanin; eta horregatik dira hain jai bereziak. Mendekoste jaiek iragartzen dute festak hemen direla, San Joanetarako geroz eta gutxiago geratzen dela, uda badatorrela... 
Gaur hasiko dira jaiak, arratsaldeko 18:00etan Etxeberri danborradaren omenez botako den txupinazoarekin, pelo­tale­ku­an. Segidan, buruhaundiak ate­rako dira, eta helduen dan­bo­rradak borobilduko du hasiera, gaueko 23:00etan.

Asteburuan ere, festa!
Bihar eta etzi ere, festa giroan murgilduta izango dira Etxe­berrin. Bihar bertan, 10:30etatik aurrera egingo dira marrazki lehiaketa, jolasak, patata tortilla lehiaketa, paella jatea... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!