Ahoztar Zelaieta kazetariak bere azken lana aurkeztuko du gaur Biterin, arratsaldeko 19:30etan: Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria. Aurretik, beste bi lan argitaratuak ditu: Jóvenes burukides bizkainos (2013), eta La casta vasca (2014).
Oraingoan, azaltzen du nola pasa den Kutxabank, banku publiko izatetik pribatu izatera. Horretarako, oinarritu da hainbat prentsa argitalpenetan erabilitako datuetan eta isilpean gordetako iturriek esandakoan. Besteak beste, liburuan hitz egiten du Cabieces kasuaz, Mario Fernandez presidentearen dimisioaz, EAJ eta aurrezki kutxetako nagusien arteko tentsioaz...