Gaur bilduko da Diziplina Batzordea

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 15:54

Tentsioan jarraitu beharko du Hernaniko Errugbi Elkarteak, gutxienez, gaur iluntzera arte. Izan ere, gaur arratsaldeko 19:00etan bilduko da berriro Diziplina Batzordea. Atzo bildu zen, baina ez zen adostasunik izan. Erabakia biharko hartzea espero dute.

Horrek erabakiko du Hernaniko Ohorezko Mailako taldeak maila mantenduko duen datorren urtean, ala mailaz jaitsiko den. Izan ere, Pozuelo eta Gernikak erreklamazioa jarritu zuten, Hernanik, Ordiziaren kontrako partiduan, aldaketa bat gaizki egin zuela esanez. Hernanik alegazioa jarri zuen, azalduz, aldaketa odol jario baten ondorioz egin zuela. Diziplina Batzordearen esku dago erabakia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!