Zazpigarren proba izango da gaurkoa Hernaniko Gazte Olinpiadetan. Gaueko 22:00etan hasita, punteria jolasak egin beharko dituzte, Tilosetan jarritako 6 gunetan; aurrenekoan, 3 aro konoetan sartu beharko dira; gero, zulodun panelean 4 pelota sartu; segidan, dardoekin globoa lehertu; hurrengo gunean, tiratxinarekin 3 objektu bota; eta bukatzeko, kanuto bat egin eta distantzia jakin batera bota.
Film labur lehiaketa
Bestelako proba bat ere martxan jarri dute aurtengo Olinpiadetan; film labur lehiaketa. Taldeek igandera arteko epea dute lanak entregatzeko: xatorkeitan@hotmail.com.