Hernaniko Udaleko Kirol eta Berdintasun Sailek bultzatuta, 13 minutuko bide-dokumentala aurkeztuko da gaur, 18:00etan Sandiusterrin.
Emakumeak protagonista
Bideoan ageri dira Ainhoa Azurmendi, Aventoko kirol aholkularia; Kristina Iriberri palista; Eva Esnaola ultrafondoko alteta; Miren Lopez arraunlaria eta Jenny Perlaza, Jarduera Fisikoa eta Kirolean lizentziatua. Mahai-inguruan, berriz, izango dira Azurmendi; Kontxi Ormazabal korrikalaria; Garbiñe Tijero, CD Hernaniko pala saileko arduraduna; eta Patri Espinar, EMAKeko kidea. Irati Sarasuak dinamizatuko du.