Nafarroa hegoaldeko nekazari eta ekoizleen udaberriko produktuak eskuratzeko kanpaina jarri du martxan Errigorak, hainbat helburu betetzeko: hango ekoizleak lagundu, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak sendotu, ingurumena zaindu eta euskera sustatu.
7 produktu aukera, maiatzaren 24ra arte
Eskariak egin ahal izango dira bihar hasi eta maiatzaren 24ra arte, Karabeleko ekonekazaritza etxaldean (Portu auzoa), AEK euskaltegian, edo www.errigora.org webgunean, eta eskariak jasotzeko AEKra edo Karabeleko ekonekazaritza etxaldera joan beharko da ekainaren 9, 10, 11 eta 13an.
Zazpi produktu daude aukeran, guztiak, 12 ontziko lotetan: esparragoak (41 euro), potxak (25 euro), alkatxofak (44 euro), barazki menestra (39 euro), pikillo piperrak (32 euro), barazki kremak (24 euro) eta tomate frijitua (15 euro).