Larunbatean Hernanin izan zen Rossano Ercolini, Europako Zero Waste (Zero Zabor) mugimenduko lehendakaria, eta haren aldarrikapenarekin bat egin zuten Hernanin Zero Zabor mugimenduak, Udalak eta hainbat herritarrek. Ercolinik birziklatzearen aldeko jarrera erakutsi zuen, oinarrizko materiala «hondakinetatik atera» daitekeelako: «kobrea, altzairua, zilarra, urrea...». Era berean, politikariei dei egin zien «ez denborarik galtzeko konponbide zaharretan. (...) Jendeak ulertzen du nahasten badugu organikoa gainerakoarekin, hondakin bihurtzen dela. Baina bereizten baditugu, ez da zaborra, materia baizik, baliotsua dena». Hitzaldiaren nondik-norakoak jaso ditu Estitxu Eizagirre kazetariak Argiako blogean.