Olarra eta Lopez hizketan, amnistiari buruz

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 02:00

Gaurko Eskola Politikoa Am­nis­tiaren norabidean preso eta iheslariak etxera lelopean an­to­latu dute Iratzar Fun­dazioak eta Hernaniko Sortuk; arra­tsaldeko 19:00etan, Biterin.
Bertan, Joxe Mari Olarra villabonatarra eta Antton Lo­pez elorriarra ariko dira hiz­ke­tan; biak, preso ohiak. Ba­te­tik, EPPKren ibilbidearen erre­pasoa egingo dute, garai edo fa­se politiko bakoitzean izan­dako estrategiak azal­tze­ko. Segidan, gaur egun pre­so­ak etxeratzeko garatu litekeen estrategiaz ariko dira, bide legalen aukerak aztertuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!