«Emakume kirolarien omenez egin dugu bideoa»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 02:00

Hernaniko bost emakume kirolari protagonista dituen dokumental laburra aurkez­tu­ko du bihar Udalak, 18:00etan Sandiusterrin, eta ondoren, mahai-ingurua izango da.
Atzo eman zuten do­ku­men­talaren berri Garazi Etxa­rri, Berdintasun zinegotziak eta Esti Aldeiturriaga, Jar­du­e­ra Fisikoa eta Kirol zine­go­tzi­ak. «Helburua da ikusaraztea emakumeek zein traba izaten dituzten kirola egiteko. Orain arte, espazio pribatuan egin du kirola emakumeak, eta orain ari da esparru publikoa har­tzen, baina oraindik ez dago berdintasunik», azaldu zuen Aldeiturriagak. Etxarrik gehitu zuen «herrian daukagun al­txo­rraren lagin bat» dela do­ku­mentala; «oztopoen gai­ne­tik ehunka emakumek egiten dute jarduera fisikoa Her­na­nin».

Bost protagonista
Bideoan bost emakume ageri dira: Ainhoa Azurmendi, Aven­toko kirol aholkularia; Kristina Iriberri palista; Eva Esnaola ul­tra­fondoko atleta; Miren Lo­pez arraunlaria eta Jenny Per­laza, Jarduera Fisikoa eta Ki­rolean li­zentziatua. Mahai-inguruan, berriz, izango dira Azur­men­di; Kontxi Ormazabal korri­ka­la­ria; Garbiñe Tijero, CD Her­na­niko pala saileko ardu­ra­du­na; eta Patri Espinar, EMAKeko kidea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!