Europako musikariek bat egin zuten Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 02:00

Donostia 2016 hiriburutzaren barruan, Donostian eta inguruko 58 herritan burutu da EMUSIK 2016, Europako Musika Eskolen jaialdiaren hamabigarren edizioa. Astigarraga izan da jaialdiaren egoitzetako bat, eta hori dela eta, kontzertu berezia eskaini zuten larunbatean, Astigarragako musikari eta dantzariek, Bulgaria, Eslovakia, Luxenburgo eta Espainiako beste musika eskolekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!