Aldundiarekin bildu dira Udala eta A3 Orain! taldeko kideak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 02:00

Astelehenean bildu ziren Astigarragako udal ordez­ka­riak eta A3 Orain! taldeko ki­de­ak Foru Aldundiarekin. Udalak prentsa-ohar bitartez adierazi du, bertan «Dipu­tazioko Mugikortasun sailak A1 eta A2 Hernanira iristen diren ordutegiak egokitu nahi ditu, G2 eta G3 zer­bitzuekin autobus-alda­keta (edo trans­bordoa) azka­rragoa izan da­din».

Udalaren eskaerari, ezezkoa
Udalak ez du bileraren balo­raziorik egin, baina dioenez, «Foru Aldundiak Astigarraga eta Ospitaleak-Antiguo lotura hobetzea aztertuko» duela hitzeman du.
Dena den, Udalak jakina­razi du «A3 linearen aldeko sinadurak kontuan izanda, udal gobernuak Diputazioari eskatu zion, A3a bidaiari kopuru haundienak erabil­tzen zuen ordutegian behin­tzat zerbitzua eskain­tzeko». Hori ikusita, Aldun­diak T2a­ren luzapena jarri zuen proba modura, baina erabiltzailerik ez duenez, kendu egingo duela jakinarazi zion Udalari.

A3 Orain! taldea, ezkor
Aldundiaren erantzunaren aurrean, A3 Orain! taldeak esan du «bilera ezkorra» izan zela, izan ere, «ez dute A3aren inguruan sartu nahi, trans­bordoaren inguruan ez bada».
Kronikara bidalitako pren­tsa-oharrean diotenez, Iñaki Prego Mugikortasun saileko ordezkariak, «prepo­tentzia haun­dia erakutsi du, guk 250.000 euro jarriz gero, A3a jarriko zukeela adierazte­raino».

Informazio gehiago, biharko batzar irekian
Bilera honi buruz hitz egiteko eta hurrengo pausuak eraba­kitzeko, batzar irekia deitu du A3 Orain! taldeak biharko. Arratsaldeko 19:00­etan izango da, Herri Esko­lako areto berrian (sarrera musika esko­laren paretik). Herrita­rrak bertaratzeko dei berezia egin du taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!