Zazpi aukera, haur eta gazteek uda ‘opor giroan’ pasa dezaten

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 02:00

aurten ere Opor giroan aisialdi gida argi­taratu du Uda­lak herriko zen­bait talde­ekin batera, Asti­­garragako haur eta gaz­te­entzako udako ekintzen berri emateko. Au­rre­ko astetik dau­de eskura­garri kirol­de­gi­an, kultur etxe­an eta musika eskolan; eta www.asti­ga­rra­ga.eus web­­­gu­nean ere ikusi daiteke. Aste honetan ire­ki da izene­mate epea zenbait ekin­tze­tan.

Zazpi ekintza, udaran zehar 
Astigarragako taldeen es­kain­tza osoa kontuan hartu­ta, zazpi aukera izango dituz­te haur eta gazteek, adinaren eta ekintza motaren arabe­rakoa: Jolas Txiki, udaleku irekiak, musika udalekuak, multikirola, futbol kanpusa, kanpaldia eta Gaztelekuaren proposamena. Horrez gain, bakoitzak txanda bat baino gehiago ditu, eta izenemate epeak eta lekuak ere, des­berdinak dira.
Izenematea jada irekita dago lau kasutan: udaleku irekiak, futbol kanpusa,  kan­paldia eta gaztelekua.

AISIALDI AUKERAK 2016

 

JOLAS TXIKI
3-5 urte (2013-2011)
Txanda desberdinak ekainaren 6tik 
irailaren 2ra.
08:00etatik 15:30etara zerbitzua; eta 
ekainaren 6tik 23ra, 14:00etatik 16:30etara.
Izenematea: Maiatzaren 23tik aurrera, 
kiroldegian: 943 33 36 76 eta kiroldegia@astigarraga.eus

UDALEKU IREKIAK
4-12 urte (2012-2004)
3 txanda: ekainaren 27tik uztailaren 8ra, 
uztailaren 11tik 22ra, eta abuztuaren 1etik 12ra.
08:00etatik 15:30etara zerbitzua (aukera desberdinak).
Izenematea: irekita dago datorren astelehenera arte, kultur etxean: info@xaguxar.org.

MUSIKA UDALEKUAK
4-11 urte (2012-2005)
2 txanda: ekainaren 27tik uztailaren 8ra, 
eta uztailaren 11tik 22ra.
08:00etatik 15:30etara zerbitzua (aukera desberdinak).
Izenematea: Maiatzaren 18, 19 eta 20an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, 
musika eskolan: 943 55 73 40 edo info@name.eus.
MULTIKIROLA
6-12 urte (2010-2000)
Txanda desberdinak ekainaren 27tik 
irailaren 2ra. 
08:00etatik 15:30etara zerbitzua (aukera desberdinak).
Izenematea: Maiatzaren 23tik aurrera, 
kiroldegian: 943 33 36 76 eta kiroldegia@astigarraga.eus

FUTBOL KANPUSA
8-12 urte (2008-2004)
3 txanda: uztailaren 4tik 8ra, 11tik 15era edo 18tik 22ra.
08:00etatik 15:30etara zerbitzua (aukera desberdinak).
Izenematea: irekita, kiroldegian: 943 33 36 76 eta campusmundarro@gmail.com.

KANPALDIA
12-16 urte (2004-2000)
Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, Gardera (Erronkari, Nafarroa).
Izenematea: irekita dago datorren astelehenera arte, kultur etxean.

GAZTELEKUA
12-18 urte (2004-1997)
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, 11:00etatik 14:00etara. Irteera gehienak, doan.
Izenematea, Gaztelekuan: 690 01 08 23.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!