Zabalkunde zientifiko eta elkarrizketa sozialerako jardunaldia egingo du GuraSOS taldeak bihar Orona-Ideo gunean, Galarretan. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, hitzaldia emango dute hainbat adituk, erraustegiaren ondorioez, eta ondoren, hainbat mahai-inguru izango dira, gurasoen eta hezkuntza eta osasun komunitatearen ikuspuntutik gaia aztertzeko. Bitarte osoan, jolasak izango dira, haurrentzat.