Gipuzkoako Trainerilla ligaren barruan, bi jardunaldi jokatzekoak ziren asteburuan, baina itsaso txarra medio, Getariko jardunaldia bertan behera geratu zen. Hala, Orioko estropadan dena ematera atera zen Hernaniko mutil jubenilen trainerilla. Maila ederra eman zuten hernaniarrek eta hirugarren postuan bukatu zuten, aurreneko bi jardunaldietan bezala. Honi esker, hirugarren postuan dijoa Hernani sailkapen orokorrean. Asteburuan Getaria (17:00) eta Mutrikun (11:00) jokatuko dira estropadak.