Umeek uretan jolasean aritzeko aukera ederra izango dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00

Bihar ur ludoteka antolatu dute Hernaniko igerilekuetan. Umeentzako tartea izaten da ur ludoteka: igerileku txikia jostailuz betetzen dute, eta helduen laguntzarekin, jolasean aritzeko aukera ederra izaten dute. Goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30etara izango da ludoteka. Kiroldegitik herritarrak animatu dituzte gerturatu eta ondo pasatzera:  «etor zaitez jolastera eta ondo pasatzera». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!