Afaldu eta kantatzeko plana, etzirako

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 02:00

Hirugarren urtez, Astigarragako Herri Eskolako eta musika eskolako guraso eta irakasleek Bapo kantari kantu afaria antolatu dute. Petritegi sagardotegian afalduko dute, eta kantuak eta bertsoak uztartuko dituzte: upeltegietan daudenean bertsotan arituko dira; eta afalondoan, kantuan. Aurten berrikuntza bat gehitu dute: euskal kantu tradizional erotikoak ere abestuko dituzte. Ostiralean izango da aurtengo Bapo Kantari eta Petritegin jarri dute zita iluntzeko 20:00etan. Afarirako txartelak Petritegin bertan edo Petri tabernan erosi ahal izango dira, 35 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!