Baserriz baserri, txalapartari segi

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 10a, 02:00

Igandean emango zaio ha­si­e­ra aurtengo Txalaparta Fes­tari, baserri baserri egingo den ibilaldiarekin, eta egi­ta­rauak datorren astean ja­rrai­tuko du: hilaren 20an ema­nal­di berezia izango da, 19:30etan Biterin: Hernaniko Txalaparta Eskolan ikasi du­ten belaunaldi des­ber­di­ne­tako ikasle eta ikasle ohiek joko dute. Festa egun haundia, be­rriz, hilaren 21ean egingo da; egun horretako bazkaritarako txartelak Mu­sika Eskolan erreserbatu dai­tezke, 16 eurotan.

Lasartetik Amarara
Igandeko ibilaldia Lasarteko Buenos Aires Aldapa be­he­al­de­ko errotondan hasiko da, 10:00e­tan, eta Alto Amaran bukatu. 3 ordutan hainbat baserri bi­si­ta­tu, eta txa­la­parta ohiturak eza­gutzeko aukera izango da geldialdi bakoitzean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!