Eguraldi ona lagun, bigarren eskuko azoka jarriko da larunbat goizean, 10:30etatik 13:30etara bitartean, Urbieta kalean (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).
Hileroko azoka honek berezitasun bat izango du, ordea: bigarren eskuko bizikletak erosi eta saltzeko aukera izango da, eta baita osagarriak ere: kaskoak, jantziak, patinak, patineteak... Edonork eraman dezake saldu nahi duen bizikleta edo osagarria, larunbatean bertan, 09:00etatik 10:30etara bitartean, postura bertara. Datu pertsonalak eta NAN zenbakia eskatuko zaizkio, eta saldu nahi duenaren prezioa jartzea; 300 eurotik beherakoa, beti ere.
Informazio gehiago: Berrerabilpen zentroan edo 682 741 366/943 50 63 41.