Argazki eta bideo bila, 25 urteak bilduko dituen bideoa osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 9a, 02:00

Urrian 25 urte beteko ditu Udal Euskaltegiak. Kronikara bidalitako prentsa oharrean, eskerrak eman nahi dizkie Udal Euskaltegiak bertan ibilitako ikasle guztiei, eta laguntza eskatu die 25garren urteurrena ospatzeko.

Dokumental labur bat prestatzen
Oharrean jakinarazi dutenez, 25 urte hauek gogoratzeko bideo bat prestatzen ari dira: «dokumental labur bat, gure historia txikia jasoko duena, eta batik bat, zuen bizipenak, ikasleon bizipenak jasoko dituena».
Hain zuzen, bideo hori egiteko behar dute ikasleen laguntza: «bideoa egiteko oso ondo etorriko zaizkigu zuek izan ditzakezuen argazki eta bideoak: euskaltegian bertan ateratakoak, barnetegieta­ko­ak, txangoetakoak, sagardo­tegie­takoak... Animatu, begira­tu zuen artxiboak eta konpartitu gurekin zuek jasotakoa».
Gaurtik ostiralera bi­tar­tean jasoko dituzte argazki eta bideoak: «pasa Euskal­tegitik, gustura hartuko zaituztegu. Edo bidali helbide elektroniko honetara, zuen izen-abizenak jarrita, eta gehitu, baldin badakizue, argazki edo bideoa zein urtetakoa den: euskaltegi@­hernani.eus. Laster elkar ikusteko aukera izango dugu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!