Nazien kontzentrazio eremuetan hildako bi hernaniar omenduko dituzte gaur: Juan Manuel Larburu Odriozola eta Marcelo Vazquez Saez. Omenaldia La ilusión kultur elkarteak egingo die, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Hernaniko Udalaren babesarekin. Omenaldia 11:00etan da Plazan, eta ondoren, bi hernaniarren bizilekuetara joango dira, han jarritako plaken aurrean ere, omenaldia egiteko asmoz. Juan Manuel Larburu 1912an jaio zen Hernanin. Nazismoaren kontra borrokatu zuen; 1944an Buchenwald kontzentrazio gunera eraman zuten eta 1944ko apirilaren 5ean hil zuten Flossenbürgen. Marcelo Vazquez 1901ean jaio zen Hernanin; 1941an Mauthausen nazi gunera eraman zuten, eta irailaren 14an Gusen hil egin zuten.