Berria txapelketaren barruan, Pagazpe eta Huarte lehiatuko dira gaur. Pagazpe faborito garbia da, kadete eta nagusi mailan nagusi izatea espero baita. Gazteen mailan berriz, partidu orekatua izango da. Goi mailako pelota partiduaz gozatzeko aukera izango dute gaur, 11:00etan, Kiroldegira gerturatzen direnek.