Futbolean aritzeko deialdi berezia, 2004 urtean jaiotako neska-mutilei

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 8a, 02:00

Futbolean aritu nahi? CD Hernanik deialdi berezia egin die 2004 urtean jaiotako neska-mutilei. Probarako astea izango da bihartik aurrera hasiko dena. Beraz, 2004an jaio eta futbolean aritu nahi duen guztiari luzatu diote berta­ratzeko gonbidapena. 
Entrenamendu ordutegiei da­­­go­kienean, zehaztu dituzte nes­ka eta mutilen egun eta orduak. Nesken entrenamen­duak aste­arte eta ostegunetan izango dira, 18:00­etatik 19:15e­ta­ra; eta asteaz­kenetan 17:00e­tatik 18:15­etara. Mu­tilen entre­na­men­duak berriz, astean bi­tan izango dira: astel­e­he­netan 18:30­etatik 19:30etara; eta aste­azkenetan 18:15etatik 19:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!