Aste eta erdiko atsedenaren ondoren, gaur izango da Gazte Olinpiaden hurrengo proba: boxleya. Arratsaldeko 15:30etan jarri dute zita Leokan, talde guztiak elkartzeko; eta ondoren, 16:00etan emango diote hasiera probari.
Eskaileretan behera, hasteko
Gaurko probak lau gune izango ditu, eta bertan, ekintza desberdinak egin beharko dituzte taldekideek. Aurrenekoan, taldeko 2 edo 3 partaide Leokako eskaileretatik behera botako dira txalupa batean, pistina batera iritsi arte. Eta hortik aurrera taldekideen artean zenbait proba motz pasako dituzte, eskailera berak korrika igotzen bukatzeko.