Zero zabor bideari buruz hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Astelehenean sei urte beteko dira Hernanin atez ateko sistema ezarri zenetik.  Hori ospatzeko hainbat eki­taldi antolatu dituzte Herna­niko Udalak eta Zero Zabor taldeak elkarlanean.
Horietako bat da gaur goizekoa: 11:00etan hasita,  Rossano Ercolini Zero Waste Europe mugimenduko lehen­dakariak Biterin eskainiko du  hitzaldia, Ez erraustu etor­kizuna, Zero Zabor da bidea izenburupean.
Hitzaldiaren aurkezpena Luis Intxauspe alkateak egin­go du sarrera, eta bertan jorratuko duen gaia izango da: Hernani, Zero Zabor udalerria. Zer­tan au­rre­ratu dugu sei urte­o­tan?.
Italieraz hitz egingo du Rossano Ercolinik, baina Udalak jakinarazi du zuzeneko itzulpena egingo dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!