Omenaldia jasoko dute bihar Juan Manuel Larburu Odriozolak eta Marcelo Vazquez Saezek, nazien kontzentrazio eremuetan hildako bi hernaniarrek. La Ilusion kultur elkarteak omenduko ditu, Diputazioa eta Udalaren babesarekin. Ekitaldia Gudarien Plazan izango da goizeko 11:00etan. Eta ondoren, bi hernaniarren bizilekuetara gerturatuko dira, han jarritako oroigarri plaken aurrean omenaldia egiteko.