Egun bereziak izango dira datozenak Jaunartzea egitea erabaki duten neska-mutilentzat. Gertukoen sentitzen duten parroki edo eliza aukeratu dute horretarako, jauna hartuko duten 57 haurrek. Gaur Hernaniko San Joan Bataiatzailean izango da ospakizuna, eta 45 neska-mutilek hartuko dute Jauna, bertan. Datorren larunbatean berriz, 12 haurrek egingo dute Floridako San Jose Langilea elizan. Bi ospakizunak eguerdiko 12:00etan hasiko dira. Guztiek, hiru urtez jaso dute katekesia.