Ehiza barrutian ez sartzeko eskaerak, 15 egunez

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Goizueta eta Aranoko tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua jarri dute martxan bi herrietako Udalek, maiatzaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera. Barruti horretan sartu beharreko lurren jabeek aukera daukate adierazteko ez dutela nahi haien lurrak barruti horretan sartzerik. Hala adierazten ez badute iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, ulertuko da baimena eman dutela lurrak barrutian sartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!