Zubiondon hasi ziren atzo festa giroan, bertsolariekin eta mus txapelketarekin, eta gaur, goizean goiz hasi, eta gaueko ordu txikiak bitartean, festarako aukera izanen da, Txino auzoan.
Hasteko, krosa
Haur eta helduen krosarekin hasiko da eguna; 10:30etan eta 11:00etan, hurrenez hurren. Helduek 9km-ko ibilbidea eginen dute, baina nahi duenak, 4,5km-koa egin ahal izanen du, podiuemeko saririk gabe. Aurretik, izena emateko tartea izanen da.
Eguerdiko 12:00etan, berriz, txupinazoa bota eta lasterketako sariak banatuko dira, eta segidan, dragoia aterako da dantzara.
Arratsaldean, musika
Eguerdiko kalejiraren ondoren, indarrak berreskuratzeko tartea izanen da bazkaritan, goiko plazan.
Hortik aurrera, musika izanen da protagonista. Aurrena, 18:00etan, zunba izanen da, Papo kubanoarekin. Segidan, Garazi eta Janire ariko dira trikitixarekin giroa jartzen. Eta gauean, 00:00etatik aurrera, kontzertuak izanen dira.
EGITARAUA
09:45, Kroseko izenematea.
10:30, Haurren krosa.
11:00, Helduen krosa.
12:00, Txupinazoa.
Ondoren, sari banaketa.
Jarraian, Dragoiaren irteera trikitilariekin batera.
14:30, Bazkaria goiko frontoian.
18:00, Zunba, Paporekin.
Ondoren, Garazi eta Janire trikitilariak.
00:00, Kontzertuak: Desperdicio eta Oso Basatis.