Bi asteburu barru, hilaren 21ean, eginen da GoizuTrail mendi lasterketa, eta antolatzeko laguntzaile bila dabiltza. Lasterketaren aurretik, laguntza behar da ibilbidea markatzeko, jaima edo talkia uzteko, korrikalarien poltsak prestatzeko... Lasterketa egunean, berriz, laguntza beharko da izenemate postuetan, dortsalak banatzen, kontsignan, hornitze puntuetan, ibilbideko bidegurutzeetan, bideo eta argazkiak egiten... Zer edo zer egin dezakeena, antolatzaileekin harremanetan jartzeko eskatu dute: goizutrail.blogspot.com, goizutrail@gmail.com edo 645 711 677. Bestalde, lasterketan izena eman daiteke oraindik: www.herrikrossa.eus.