Obstakulo probarako, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Astigarragan jokatuko da, ma­i­atzaren 29an, Eternal Ru­nning zirkuituko obstakulo proba bat. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta 10 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik parte hartzaileek, baina 80 oztoporekin.
Proban parte hartzeko, zaba­lik dago izena emateko epea, eta bi aukera daude: interneten, www.eternalrunninginvencible.com web orrian; eta Bere­ziartua sagardotegian.
26 euro dira, partehartzaile bakoitzeko. Taldeak osatzeko aukera ere badago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!