100 zaku konpost, erabiltzaileentzako

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Santa Maria auzoko konpostagunean elkartu ziren ostiralean, auzo konposta egiten duten hainbat erabiltzaile. Izan ere, Goizuetako Udalak haien artean banatu zuen herriko auzo konposta guneetan orain arte egin den konposta. Guztira, 100 zaku banatu ziren erabiltzaileen artean. Bestalde, Udalak jakinarazi du oraindik ere aukera zabalik dagoela, konposta egitera animatu nahi dutenentzako. Horretarako, Udalera edo Mendialdea Mankomunitatera jo behar da, izena eman eta eman beharreko pauso guztien berri jakiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!