Talde ereñotzuarrak jarri dio musika aurten, Bernart Etxepare Lizeoaren aldeko festari.

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Esne Beltza talde ereñotzuarrak jarri dio musika aurtengo Herri Urrats festari. Fanfare Ciocarlia taldea eta Bernart Etxepare Lizeoko ikasleekin egin dute Jalgi kantua. 

Egun osoko festa, bihar
Ipar Euskal Herriko Ikastolen federazioak, Seaskak, urtero antolatzen du Herri Urrats festa, bertako ikastolak laguntzeko. Aurtengo helburua izango da Baionako Bernart Etxepare Li­zeoan eraikin berri bat eraiki­tzeko dirua bil­tzea. 
Urtero bezala, Senpereko lakuaren bueltan, egitarau potoloa prestatu da biharko, goizeko 10:00etan hasi eta 19:30ak ingurura arte. Beste batzuen artean, Esne Beltza taldearen emanaldia ere izango da; 17:30etan, Nafa­rroa deitutako gunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!