Hitzaldia antolatu du Buruntzaldeako Elkarbizi taldeak larunbaterako. Komunikazioa eta elkarbizitza. Zein mailatan babesten dute medioek eraiki nahi dugun elkarbizitza? gaiari buruz jardungo da Ion Muñoa, Deusto Unibertsitateko irakaslea. 11:00etan izango da, kultur etxean. Sarrera doan izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da: ganboiturri@gmail.com.