Udarako ekintzetan, izenematea etzitik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Atzo jarri zuten eskuragarri, Astigarragako kultur etxean, kiroldegian eta musika eskolan, udarako aisialdi gida. Eta zenbait ekintzetan, datorren astelehenean bertan irekiko da izena emateko epea: Xagu­xarren udaleku irekietarako (4-12 urte), kultur etxean astebetez; Mundarro­ren futbol kanpuserako (8-12 urte), kiroldegian, kiroldegia@astigarraga.eus edo campusmundarro@gmail.com; eta Erronkariko kanpaldietarako (12-16 urte), kultur etxean astebetez. Aisialdi gida osoa ikusgai dago interneten ere: www.astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!