Kultur Aniztasun Astea antolatzeko, herritarrek eta taldeek parte hartzea nahi du Udalak, eta horretarako, bilera irekia deitu dute etzi, astelehenean. Udaletxean izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta dei egin diete, parte hartu nahi duten guztiei, bertara azaltzeko.
Hainbat ekintza, 23tik 28ra
Maiatzaren 23tik 28ra ospatuko dute Astigarragan, Kultur Aniztasun Astea, eta hainbat ekintza antolatuko dituzte, jatorri desberdinetako bizilagunen arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz. Nazioarteko janari dastaketa izango da azkena, larunbatean.