80 urtetik gorako herritarrei, merezitako omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Ez dute hutsik egingo aurten ere astigartarrek, herriko adinekoak omentzeko. Gure Izarra elkarteak antolatuta, Udalaren eta Astigar taldearekin elkarlanean, Zaharrei Ome­nal­dia antolatu dute bihar, 36garrenez. Urtero egiten dute, 80 urtetik gorako astigartarrei omenaldia egiteko.
Goizeko 09:30etan hasiko da ospakizuna, Txirriskla taldeko txistularien dianarekin. Txistu doinuei segida emateko, txarangak girotuko ditu kaleak, 11:30etatik aurrera. Eta 12:45etan hasiko da ekitaldi nagusia. Txomiñene frontoian elkartuta, meza emango dute aurrena, eta emanaldiak izango dira ondoren: Astigar taldeko dantzariena, Aiztondo abesbatzarena, eta txarangarena.
Gero, bazkaltzeko zita jarri dute Gure Izarra elkartean, 14:30etan, Alberro anaiek girotuta. Eta opariak ere banatuko dizkiete, omenduei.

ZAHARREI OMENALDIA, bihar
09:30, Txirriskla taldeko txistularien diana.
11:30, Txaranga.
12:45, Meza, Txomiñenea frontoian.
13:30, Astigar taldeko dan­tzarien, Aiztondo abesbatzaren eta txarangaren emanaldia, frontoian.
14:30, Bazkaria, omenduei opari banaketa eta Alberro anaien soinu emanaldia,  Gure Izarra elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!