Lehiaketa martxan, logotipo berrirako

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Logotipoa berritu nahi du Asti­gartek, datorren ikasturteari begira. Eta horretarako, lehiaketa irekia jarri du mar­txan, guztien proposamenekin aukeratzeko irudi berria.
Gaur hasi, eta maiatzaren 21era bitarte izango da aukera, proposamenak aurkezteko. La­runbatetan entregatu be­har dira lanak, Astigarraga­ko kultur etxean, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara.
Adin mugarik ez dute jarri, baina oinarri batzuk bete be­harko dituzte partehartzaileek: paperean edo formatu di­gi­talean aurkeztea lanak, eta DIN A4 tamainakoak gehienez.

Saria, pintura ikastaro bat
Maiatzaren 21ean bertan au­ke­ratuko dute, logotipo irabazlea. Joseba Barandiaran plazan, erakusketa jarriko dute Asti­gar­teko ikasleek, eta bertan, boz­katzeko aukera izango dute, bertaratzen direnek. Eguer­di­ko 12:00ak arte jasoko dira az­ke­ne­ko logotipoak, eta 13:00ak aldera erabakiko dute zein den irabazlea.
Saria ere jasoko du egileak: datorren ikasturtean, pintura ikastaroko aurreneko hiruhilabetea doan izango du, eta opa­rituko diote, hasiberriek be­­har duten materiala: ikatz-ziriak, arkatzak, pintzelak... yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!