Baserritarren omenez ekintzak Foru Plazan, eta hiru eguneko festa Zamalbide Bentaken

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Maiatzaren 15a da San Isidro eguna, datorren igandea, eta urtero bezala, baserritarren omenezko festa ospatuko du­te Astigarragan: Foru Plazan, batetik; eta Zamalbide Bentak auzoan, bestetik.
Auzoan, gainera, hiru eguneko programa osatu dute, da­torren asteburuan, eta hu­rren­go igandean. Horrela, egun bana eskainiko diete haur eta gazteei, baserritarrei eta erretiratuei.
Batean zein bestean, ohiko ekintzak ez dira faltatuko: idi demak, prozesioa eta meza, bertsolariak, bazkariak... 

FORU PLAZAN
MAIATZAK 15, igandea
09:30, Xapre trikitilariak.
10:00, Prozesioa, meza, eta ondoren, haimaiketakoa Gure Izarra elkartean.
12:30, Idi dema: Loiuko Aurrekoetxea eta Kantabriako Cotaloren idiak, 3.298 kiloko harriarekin.
Egunean zehar, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak plazan.
14:30, Bazkaria eta baserritar zaharrei omenaldia, Gure Izarra elkartean.
18:00, Idi gazteen erakustaldia: Errenteriako Matxain eta Hondarribiko Pagadizabalen idiak, 1.495 kiloko harriarekin.

ZAMALBIDE BENTAK AUZOAN
MAIATZAK 14, larunbata
Haur eta gazteen eguna
10:30, Jolasak, puzgarriak eta tailerrak.
13:30, Haur bazkaria.
15:30, Pello Añorga ipuin  kontalaria.
16:00, Mus txapelketa.
16:30, Apar festa edo tailerrak.
18:00, Txokolate jatea.
20:30, Afari herrikoi musikatua.

MAIATZAK 15, igandea
San Isidro eguna
10:45, Prozesioa elizaren inguruan, eta 11:00etan meza.
11:45, Maialen Akizu eta Xamoa bertsolariak eta salda eliz atarian.
13:00, Auzoko I. pala txapelketako finala.
14:00, Lagunarteko bazkaria, Auzolan elkartean.
18:00, Idi proba: Intziñarte, Matxain eta Aburuza, 1.250 kiloko harriarekin. Sarrera, doan.

MAIATZAK 22, igandea
Erretiratuen eguna
12:00, Meza.
13:00, Andoni Egaña, Maialen Akizu eta Xamoa bertsolariak eta salda, eliz atarian.
14:00, Erretiratuen omenezko bazkaria, musikak eta bertsolariek girotuta.
18:00, Herri kirol jaialdia. Sarrera, doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!