Lau haizetako doinu eta dantzak gaur, frontoian

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Nazioarteko kontzertua izan­go da gaur Astigarragako Txo­miñenea frontoian, goizeko 11:00etan hasita. Europako lau haizeetako doinu eta dan­tzak ekarriko di­tuzte, lau he­rrialde ezberdinetako musikari eta dantzariek.
Izan ere, Donostia 2016ren barruan, Emusik jaialdia ari dira ospatzen egun hauetan, Europako Musikari Gazteen Jaialdia. 28 herrialdetako mu­sika eta dantza eskolak hartu dute parte, eta 20.000 ikasle inguruk. 77 herritan izan dira kontzertuak, eta horietako bat, Astigarragan izan­go da, gaur.

Bulgaria, Eslovakia, Luxenburgo eta Talavera de la Reinatik etorriak
Zehazki, lau musika eta dan­tza eskolatatik etorriak dira, kon­tzertua eskainiko dutenak: Bul­gariako Buditeli taldea, abesbatzak eta folk dantza taldeak osatua; Eslovakiako Ostrvka folk musika taldea; Luxen­bur­go­ko Perkussion Ensemble of the AEM; eta Talavera de la Rei­nako soka talde haundia eta dantzariak.
Kontzertua antolatu dute, Donostia 2016 eta EMU Musika Eskolen Europako Elkarteare­kin batera, Norberto Almandoz musika eskolak eta Astigarra­gako Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!