Gipuzkoako Trainerilla Liga jokatzen ari dira Hernaniko mutil jubeniletako bi ontzi, eta asteburuan bi jardunaldi jokatuko dituzte.
Gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, Oria ibaian uretaratuko dira, eta bihar, berriz, goizeko 11:00etan, Getariako itsasertzera aterako dira.
Zarautzen, bikain
Aurreko asteburuan Ligako bigarren jardunaldia Zarautzen jokatu zuten, eta Hernaniko A trainerillak 3garren egin zuen, Getaria eta Zarautzen atzetik, 18:42,70ko denborarekin (+1:07,45). B trainerilla, kaleratua izan zen, ziabogan izandako arazoak medio.