Ostiralera arte, kartelak aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

San Antonio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute Ereñotzun, eta ostiralera arte, maiatzaren 13ra arteko epea dago, lanak aurkezteko. Edo­nork hartu dezake parte, eta lanek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte: 12 cm-ko zabalera eta 32 cm-ko altuera; paperezko formatuan edo formatu digitalean aurkeztea; koloretan eta edozein modalitate artistikotan. Horrez gain, San Antonio Jaiak 2016, Ereñotzu hi­tzak agertu behar dira. Kultur etxera eraman behar dira lanak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!