Elkarbizi programaren barruan, ikasturteko laugarren saioa antolatu du Ganbo Iturri elkarteak, datorren larunbatean, eta Astigarragan izango da saio hori. Komunikazioaz ariko dira bertan: Elkarbizitza eta komunikazioa. Zein mailatan babesten dute medioek, eraiki nahi dugun elkarbizitza? Ion Muñoa izango da hizlaria, Deustuko Komunikazio graduko irakaslea. Plazak mugatuak dira, eta ostegunera arte eman daiteke izena: ganboiturri@gmail.com.