Irazustabarrena eta Huizi, Estatuko txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Guadalajaran daude Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi palista hernaniarrak, Espainiako 30 metroko ezker hormako txapelketan parte hartzen.
Atzo iluntzean hasi zen txapelketa, eta hernaniarrek Alicanteko Eldenseren kontra jokatu zuten. Gaur, berriz, 09:00etan Oberena Bren kon­tra ariko dira, eta 16:00etan, Oberena Aren kontra. Hel­bu­rua daukate, bihar 10:00etan jo­katuko den finalean sartzea.

GRAVNItik kanpo
Bestalde, hernaniarrak GRAVNI txapelketako finaletan aritu ziren, Gipuzkoarekin, le­hen­go asteburuan, baina dena gal­du zuten; ezker horman, Endika Ramosek, Esnao­la­rekin, 24-25 Nafarroraren kontra; 22 urtez azpikoetan, Maider Huizik, Maizarekin, 24-30 Bizkaiaren kontra; eta trinketean, Amaia Araiztegik, Gabirondorekin, 17-30 Ipa­rral­deren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!