Ekainaren 26an errepikatuko dira Espainiako Hauteskunde Orokorrak, eta Astigarragako Udalak jakinarazi du, ikusgai egongo direla hautesle zerrendak udaletxeko idazkaritzan, datorren astelehenetik ostiralera bitarte. Horrela, erreklamazioak aurkezteko aukera izango dute herritarrek.