Berdintasunaren alde ehuntzen jardunaldien barruan, Valentzian izan ziren aurreko asteburuan, Harituz elkarteko kideak. Hiru herritan egin zieten harrera, eta hiru udaletxeetako balkoietan jarri zuten bufanda erraldoia zintzilik.
Larunbat goizean, Angullent herrian zeuzkaten zain, Jesus Pla alkatea, berdintasun zinegotzia eta garapen jasangarrirako teknikaria. Ongietorria egin zieten, eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Matazak proiektua aurkeztu zuten.
Gero, elkarrekin bazkaldu zuten, jardunaldietan parte hartu zuten elkarteek.
Ontinyenten, arratsaldean
Bazkaldu ondoren, Ontinyent hirira mugitu zituzten ekintzak. Jorge Rodriguez alkateak eta berdintasun zinegotziak egin zieten harrera, eta 500 bat lagun elkartu ziren arratsalde osoan zehar: mahai inguruan, bisita gidatuan edota Andaluziako Elkartearen egoitzan egin zuten afari herrikoi jendetsuan.
Igande goizean, Biar herrian izan ziren, bertako emakumeen elkartearekin eta berdintasun zinegotziarekin.