Klubaren 75 urteak ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu CD Hernanik, eta gaur, atletismo sailaren txanda izango da.
Alebin eta benjaminentzat, bost txanda
Eskola Kirolarekin elkarlanean antolatu dute gaurko jardunaldia, Ave Marian. Hernani eta Astigarragako alebinentzat hiru txanda izango dira: 09:00etan, 11:00etan eta 11:00etan. Eta benjaminentzat bi: 12:00etan eta 13:00ean.
Atletismo probak, eta gehiago
Bost ariketa egiteko aukera izango da, bakoitza, 10-12 minututan egitekoa: slackline, gimnasia (gorputz figurak...), jauziak (luzeera...), jaurtiketak eta lasterketak.