Denboraldi zailari egin behar izan dio aurre Euskal Ligako emakumezkoen taldeak, baina, bi partiduren faltan, onik aterako direla ziurtatu dute. Lehengoan Santurtziri 2 eta 0 irabazita, maila mantenduko dute. Bihar, 18:00etan Lazkaon, Beasainen kontra ariko dira.
Ohorezko erregional mailakoek, berriz, Ondartzan jokatuko dute gaur, 16:00etan, Hondarribiarren kontra.