Herri Urrats festa izango da igandean Senperen, eta urtero bezala, Dobera Euskara Elkarteak autobusa antolatu du bertara joateko. Aurten bi geltoki izango ditu autobusak: 08:45etan aterako da Lasarteko jubilatuen etxetik (Kale Nagusian dago); eta 09:00etan hartuko ditu hernaniarrak, Biteri ondoko markesinatik.
Azken momentuan joatea erabakitzen dutenentzat txartelak igandera arte salgai egongo direla jakinarazi dute Doberatik. Larunbatean, Dobera-Kronikako egoitzara joan beharko da erostera (Larramendi, 11), eta igandean, autobusean bertan erosi ahal izango dira. Prezioa: bazkideek 10 euro, eta gainontzekoek, 12 euro.
Manoli Zalduarentzat, txartela bikoitza
Bestalde, txartela bikoitza zozketatu du Dobera Euskara Elkarteak bazkideen arteab, eta Manoli Zaldua izan da sariduna. Nahi duzunean pasa zaitezke txartelen bila. Zorionak!