«Lanean segiko dugu, %80ko hondakin bilketari eusteko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 02:00

Galdeketaren balorazioa egin du EH Bilduk, agerraldi baten bitartez, eta azal­du du, nahiz eta emaitzak ez izan «nahi ge­ni­tuenak», jaso­tako «babes za­­balak» indarrak ematen diz­ki­ela «birzikla­pe­na­ren alde eta erraustegiaren kontra lanean jarraitzeko». Izan ere, nabar­men­­du du beste herrietan bai­no babes haundiagoa lortu du­ela atez atekoak Astigarragan.
Gainera, uste du izan­dako partehartzeak era­kus­ten duela «herritarren %60a birzikla­tze­aren alde da­goela, eta hori ez litzake po­sible izango atez ate­koa jarri ez balitz. Beraz, hiru urte hauen balorazio positiboa egiten dugu: besteak beste, hondakinak bereizten ikasi eta ohitura bereganatu dugu, kontzientziazioa areagotu da, eta galdeketaren bidea berri­reki du, demokrazia parte­har­tzailea sustatzeko tresna beze­la bultzatzen jarraituko du­gu­na», aurreratu dute.

«Sistema berria eraginkorra izan dadin, jarraipena egingo diogu»
EH Bilduk argi utzi nahi izan du, ez duela «inolako eragoz­penik» jarriko sistema alda­ke­tarako: «are gehiago, jarrai­pena egingo diogu, eragin­ko­rra izan dadin, gure helburua %80ko bilketa mailari eustea baita». Eta horretarako, uste du egokiena dela «bilketa Gar­bitaniaren edo Udalaren esku geratzea», azaldu dute.
Bukatzeko, EAJri eskatu dio «EH Bildu arrazoirik ga­be era­sotzeari utzi, eta sis­tema al­da­­keta abian jartzeko la­ne­an hasteko». Eta bi galde­ra zu­zen luzatu dizkio: «asti­gar­ta­rrok apirilaren 17an era­ba­kitakoa errespetatuko du­zue? Eta Zu­bie­tarrek erraus­te­giari eman­dako ezezko boro­bi­la? EH Bil­duk erantzun garbia dauka bientzat: Bai eta Bai. EAJk?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!